152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzak 333 Ebazpena eman zuen 2022ko irailaren 27an. Horren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zedin udal eraikinak garbitzeko peoiaren lanpostu bat (plantilla organikoko 23 zenbakiduna), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an.

Egiaztatu da lanpostu hutsak aukeratzeko epean ez dela eskaerarik aurkeztu, udal eraikinak garbitzeko peoiaren 23 zenbakidun lanposturako. Horregatik, Alkatetzak 295/2024 Ebazpena eman du, ekainaren 28an, eta honako hau ebatzi du:

1. Bete gabe deklaratzea merezimendu-lehiaketa bat, helburu duena udal eraikinak garbitzeko peoiaren lanpostua betetzea (plantilla organikoan 23 zenbakiduna), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Cortesko Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/121e9178-dedc-4387-ac3b-4a1ecc44c72b/.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2410435