2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Agente lehenaren lanpostuak betetzeko deialdia. Epaimahaia aldatzea
Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko ekainaren 28an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
IKUSIRIK:
1.–Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, Corellako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, eta hura 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.
2.–8.1. oinarrian (Epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa) epaimahaikideak aipatzen dira; honako hauek dira:
Epaimahaiko burua: Gorka García Izal, Corellako Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Félix Bienzobas Lázaro, Corellako Udaleko alkateordea.
Lehenengo epaimahaikidea: Constantino Antón Sánchez, Corellako Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: Ignacio Cebollada Kremer, Corellako Udaltzaingoko agente lehena.
Bigarren epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Nafarroako Gobernuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.
Ordezkoa: Alfredo Ondarra Ramos, Tafallako Udaltzaingoko burua.
Hirugarren epaimahaikidea: Francisco Javier Sesma Arellano, Corellako Udaleko langileen ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Corellako Udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzak izendatuko duen ordezkaria.
Epaimahaikide-idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkari orokorra.
Ordezkoa: Isidro López Bozal, San Adriango Udaleko idazkari orokorra.
Kontuan hartuta zenbait epaimahaikide dagoeneko ez direla aritzen aipatutako erakundeetan.
Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:
Lehendabizikoa.–Epaimahaikideak aldatzea Corellako Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian (deialdi hori 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, argitaratu zen). Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiko burua: Gorka García Izal, Corellako Udaleko alkate udalburua.
Ordezkoa: Félix Bienzobas Lázaro, Corellako Udaleko alkateordea.
Lehenengo epaimahaikidea: Juan Luis Pellejero Verdejo, Corellako Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: Gorka Busto Hidalga, Azagrako Udaltzaingoko burua.
Bigarren epaimahaikidea: David Carabantes Bernal, Nafarroako Gobernuko Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.
Ordezkoa: Enrique Chivite Ayala, Cintruenigoko Udaltzaingoko burua.
Hirugarren epaimahaikidea: Francisco Javier Eneriz Villafranca, Corellako Udaleko langileen ordezkari sindikala.
Ordezkoa: Francisco Javier Sesma Arellano, Corellako Udaleko langileen ordezkari sindikala.
Epaimahaikide-idazkaria: Bertha Sánchez Luna, Corellako Udaleko behin-behineko idazkaria.
Ordezkoa: Isidro López Bozal, San Adriango Udaleko idazkari orokorra.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Corellan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2410526