2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KASEDA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Alkatetzaren 2023ko azaroaren 28ko ebazpenaren bidez onetsi zen Kasedako Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Deialdia argitaratu zen 2023ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an.
Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 8.1.4. oinarrian adierazitakoarekin, kalifikazio epaimahaiak igorri dio alkateari Xabier Garde Chacón zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamena, Kasedako Udalean jardun dezan, hura baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Kasedako Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Kasedan, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2410383