2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, Francisco Casanova Musika Eskolan irakasle lanpostuan aritzeko, Pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa izanik
Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2024ko uztailaren 9ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
–Deialdia, eratu dadin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, irakasle lanpostuan aritzeko Berriozarko Udalaren Musika Eskolan, Pianoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa izanik.
Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude webgune honetan: https://www.berriozar.es/eu/.
Berriozarren, 2024ko uztailaren 9an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2410825