2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia
Langileen izendapenak eta kontratazioa 2024ko uztailaren 10ean, Baztango Udaleko alkateak 352/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:
"–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko espedientea aztertu da. Deialdi hori 2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2022ko azaroaren 7ko 219 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
–Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskainitako plaza-kopuruan puntuaziorik handiena duten izangaiak izendatu edo kontratatzeko,
–Deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta izangaiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.–Baztango Udalaren zerbitzurako funtzionario izendatzea ondoren adierazten diren pertsonak, adierazitako plantilla organikoko lanpostu hutsak esleituz:
IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Larruy Alaña, Ana Pilar | Kultur dinamizatzailea | Funtzionarioa |
Herrera Bertiz, Maite | Administrari laguntzailea | Funtzionarioa |
Elizalde Fagoaga, Lorea | Administrari laguntzailea, Alkatetza | Funtzionarioa |
Hernandorena Arretxea, Jon | Pala-gidaria (azpiegitura lanetarako teknikari laguntzailea) | Funtzionarioa |
Daguerre Goñi, Fernando | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa |
Idiart Cordoba, María Lourdes | Etxeko laguntza-zerbitzuko langilea (lanaldi osoa) | Funtzionarioa |
Goñi Elizaincin, Ana Belen | Etxeko laguntza-zerbitzuko langilea (lanaldi osoa) | Funtzionarioa |
Urtasun Lasa, Miren Orreaga | Etxeko laguntza-zerbitzuko langilea (lanaldi osoa) | Funtzionarioa |
Oteiza Ugarte, Ana Jesus | Etxeko laguntza-zerbitzuko langilea (lanaldi partziala) | Funtzionarioa |
2.–Izendatutako izangaiek abuztuaren 20an hartu beharko dutela lanpostua adieraztea.
3.–Honako pertsona hauek lan-erregimen finkoan kontratatu behar direla zehaztea:
IZENA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | KONTRATUA SINATZEKO EGUNA |
Andresena Zubigaray, Laura | Gizarte-langilea | Lan-kontratu finkoa | 2024-08-20 |
Quertier Munarriz, Jeanne Marie | Pianoko irakaslea | Lan-kontratu finko jarraigabean | 2024-08-20 |
Arretxea Txoperena, Amadeo | Txistuko irakaslea | Lan-kontratu finko jarraigabean | 2024-09-02 |
Perez Fernandez, Javier | Zeharkako Flautako irakaslea | Lan-kontratu finko jarraigabean | 2024-09-02 |
Iparraguirre Echartea, Izaskun | Akordeoiko irakaslea | Lan-kontratu finko jarraigabean | 2024-09-02 |
Astibia Legorburu, Miren Yasone | Administrari laguntzailea (Turismoa) | Lan-kontratu finkoa | 2024-08-21 |
Iribarren Garbalena, Irene | Administrari laguntzailea. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak | Lan-kontratu finkoa | 2024-10-01 |
4.–Adieraztea lan-araubideko izangaiek lanpostu bakoitzerako zehaztutako datan sinatu beharko dutela dagokien kontratua.
5.–Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.
6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Baztanen, 2024ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2410859