2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak hartua 2024ko ekainaren 21ean, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, ari dadin enplegu eta toki garapenerako agentearen lanpostuan, Barañaingo Udalaren zerbitzura, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
Alkatetzak 1355 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez bete zedin enplegu eta toki garapenerako agentearen lanpostu bat (gehienez), Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Hori dena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 17an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin enplegu eta toki garapenerako agentearen lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–).
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Honako hau izendatzea funtzionario, ari dadin enplegu eta toki garapenerako agentearen lanpostuan, deialdiari jarraikiz (deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin enplegu eta toki garapenerako agentearen lanpostu bat, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako):
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Gustavo Urra Pombo | 9.3 | Enplegu eta toki garapenerako agentea | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Gustavo Urra Pombori ohartaraztea: izendapen honen bidez bihurtuko da Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko, deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2410091