2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, garbitzaileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 21ean hartua, zeinaren bidez bi funtzionario izendatu baitziren Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, garbitzaile lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 1355 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, garbitzaileen bi lanpostu, gehienez, betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatearen otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 17an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (garbitzaileen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),
ERABAKI DA:
Lehendabizikoa.–Honako hauek izendatzea funtzionario, garbitzaile lanpostuan aritzeko, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, merezimendu-lehiaketa bidezko sarrera prozesuaren deialdiarekin bat:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ximena Alexandra Mena Mora | 5.6 | Garbitzailea | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
María Idoya Ciriano Urra | 5.7 | Garbitzailea | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea Ximena Alexandra Mena Mora andreari eta María Idoya Ciriano Urra andreari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko direla eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiela, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutako pertsonek lanpostuaz jabetu beharko dute erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta jakinaraztea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2410086