2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 21ean hartua, zeinaren bidez funtzionario izendatu baitzen Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, lan-harremanetako diplomadunaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean
Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2024ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzurako lan-harremanetako diplomadunaren lanpostu bat, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatearen otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 13an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Bat etorriz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lan-harremanetako diplomadunaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera,
ERABAKI DA:
Lehendabizikoa.–Honako hau izendatzea funtzionario, lan-harremanetako diplomadunaren lanpostuan aritzeko, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, merezimendu-lehiaketa bidezko sarrera prozesuaren deialdiarekin bat:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ana Urchaga Martínez | 2.3 | Lan-harremanetako diplomaduna | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea Ana Urchaga Martínezi izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutako pertsonak lanpostuaz jabetu beharko du hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, izendatutako izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta jakinaraztea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Barañainen, 2024ko ekainaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2410084