152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarriak gizarte-langilearen eta bideen garbiketako enplegatuaren lanpostuetarako

2024ko ekainaren 18an, merezimendu-lehiaketa bidez betetako lanpostuez jabetzeko ekitaldia egin zen Arangurengo udaletxean. Lanpostu horiek Arangurengo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesukoak dira.

Jarraian ageri direnak lan-kontratudun langile finko bilakatu dira, baina lanpostuan batere aritu gabe, ekitaldi horretan bertan eskatu baitzuten borondatezko eszedentzia, lanpostuaz jabetu ziren unean administrazio publiko berean lanean aritzeagatik. Eszedentziak ondorioak izanen ditu lanpostuaz jabetu ziren unetik beretik. Hori guztia jazo da bat etorriz xedatuta dagoenarekin deialdi honetako 11.6 oinarrian: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

–Rita Garralda Goñik borondatezko eszedentzia eskatu du 2.2. lanpostuan (gizarte-langilearena). Lanpostua ez zaio gordeko.

–Roberto Gómez Martínezek borondatezko eszedentzia eskatu du 6.5 lanpostuan (bideen garbiketako enplegatuarena). Lanpostua ez zaio gordeko.

Ikusi da lanpostu horiek aukeratu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiek epe barnean aurkeztu dituztela deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako agiriak. Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoa (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an), honako hau ebatzi da alkateak 2024ko uztailaren 5ean emandako 544 eta 547 ebazpenen bidez,

EBAZPENAK:

1. Santiago Litago Lumbreras Arangurengo Udaleko lan-kontratudun langile finko izendatzea, 2.2 lanpostua bete dezan (gizarte-langilea).

2. José Antonio Aguirre Hervás Arangurengo Udaleko lan-kontratudun langile finko izendatzea, 6.5 lanpostua bete dezan (bideen garbiketako enplegatua).

3. Adieraztea izendatutako pertsonek esleitu zaien lanpostuaren jabetza hartu beharko dutela 2024ko abuztuaren 22an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 11.4 oinarriarekin.

Data horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

3. Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2410728