2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Amaitu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Orain, puntuazio onena lortu duten hautagaiek jakinarazi dute lanpostu hutsak hautatu dituztela, honako lanpostu hauei dagokienez: zerbitzu anitzetako enplegatua (4), Agoizko San Miguel ikastetxeko eskolazaina (1), kultur etxeko atezaina (1), diru-bilketako administrari-ofiziala (1) eta Musika Eskolako Patronatuko langileak(11). Beraz, bidezkoa da aipatutako lanpostuetarako hautagaiak izendatzea eta lanpostuaz jabetzeko epatzea, eta hori eginen da Agoizko Udaleko alkate udalburuak ekainaren 25ean emandako 110/2024 Ebazpenaren bidez, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea) eta deialdiaren 10. oinarrian ezarritako eskumenekin. Izan ere, ebazpenak bat egiten du kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin, eta honela dio hitzez hitz:
1. María Jesús Berrio Abadiano izendatzea Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (udal-eraikinen garbiketa), D mailakoa, betetzeko, % 50eko lanaldian.
2. David Goñi German izendatzea Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (udal-eraikinen garbiketa), D mailakoa, betetzeko, % 50eko lanaldian.
3. Koldo Mikel Lozano Murga izendatzea Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko, San Miguel ikastetxeko eskolazainaren lanpostua, D mailakoa, betetzeko, lanaldi osoan.
4. Iosune Etxarte Buezo izendatzea Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko, kultur etxeko atezainaren lanpostua, D mailakoa, betetzeko, % 60ko lanaldian.
5. Raquel Leoz Iribarren izendatzea Agoizko Udaleko lan-kontratudun finko, diru-bilketako administrari-ofizialaren lanpostua, C mailakoa, betetzeko, %50eko lanaldian.
6. Yolanda Azcona Nuin izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostua, D mailakoa, betetzeko, %50eko lanaldian.
7. Xabier Olcoz Pascual izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, perkusioko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
8. Uxue Roncal Oroz izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, klarineteko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
9. Rakel Rivera Silanes izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, flautako irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
10. Iban Galdós Lizarazu izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, akordeoiko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
11. Leire Unzué Villanueva izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, saxofoiko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
12. Sergio Esteban Ortega izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, musika hizkuntzako irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
13. Carlos Peñaranda Zarranz izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, txistuko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
14. Ibai Toribio Onandía izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, tronpetako irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
15. Eneko Azparren Vicente izendatzea Agoizko Udal Musika Eskolako Patronatuko lan-kontratudun finko, tronboiko irakaslearen lanpostua, B mailakoa, betetzeko, lanaldi partzial aldakorrean.
16. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluan azaldutakoari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
17. Ebazpen hau argitaratzea Agoizko Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta adieraztea haren aurka honako hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Agoitzen, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2410132