152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALLO

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Zerbitzu anitzetako enplegatua eta garbiketa zerbitzuko enplegatua izendatzea

Bi izendapen egin dira Alkatetzaren 2024ko ekainaren 21eko 60. eta 61. Ebazpenen bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honi dagokionez: deialdia, 2 lanpostu huts bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen ebazpenetan adierazitakoa:

–Ana Isabel Aramendiaren aldeko izendapena, udal honetako plantilla organikoan 4 zenbakia duen lanpostua (zerbitzu anitzetako enplegatua), C mailakoa, bete dezan.

–Miriam González Amadorren aldeko izendapena, udal honetako plantilla organikoan 5 zenbakia duen lanpostua (garbiketa zerbitzuko enplegatua), D mailakoa, bete dezan.

Jabetza hartzea herriko udaletxean izanen da, eta jabetza zer egunetan hartu behar duten jakinarazi eginen zaie.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Allon, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2410093