152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

213E/2024 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena zenbait laguntza emateko deialdiaren oinarriak. Deialdi hori energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programak gauzatzeko da, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. DDBN identifikazioa: 590074; 607026; 607030; 607032; 607034; 607040; 607045; 607046; 607047; 607048; 607049; 607052.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 121E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen iturri berriztagarrietako energiaren autokontsumorako eta biltegiratzerako eta, orobat, bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko.

Deialdi honen funtsak zuzenean esleitu zaizkio Nafarroako Foru Komunitateari, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitziren. Izan ere, errege dekretu horren bidez onartu zen autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak ematea energia iturri berriztagarrien gaineko pizgarri-programa batzuk gauzatzeko, autokontsumorako eta biltegiratzeko, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 242E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak aldatu ziren maiatzaren 17ko 377/2022 Errege Dekretuarekin bat egin zezaten.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 132E/2023 Ebazpenaren bidez, gastua 9.868.897,08 euro handitzea onetsi zen.

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 180E/2024 Ebazpenaren bidez, gastua 11.789.591,03 euro handitzea onetsi zen.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua BP enpresa-erakunde publikoaren lehendakariaren 2024ko ekainaren 27ko ebazpenaren bidez, ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuan ezarritako aurrekontua handitu zen. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren lehendakariaren ebazpen horretan, Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako aurrekontua 2.371.237,00 euro handitzea onetsi da, eta berariaz onartu du Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariak.

Aurrekontua handitzea onartu ondoren, deialdi honetako diru hornidura handitzeko zenbatekoa 2.371.237,00 eurokoa da, programa eta osagai guztien artean banatua.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurrekontua laugarrenez handitzea onartu ondoren, deialdiaren aurrekontu zuzkidura handitzea. Zenbatekoa honela banatuko da:

URTEA

1. PROG.

2. PROG.

3. PROG.

4. PROG.

5. PROG.

6. PROG.

GUZTIRA
(euro)

C31G

C7

C8

C31G

C31A

2025

2.669,00

813.767,00

189.865,00

1.034.370,00

330.566,00

2.371.237,00

Izan ere, SEM funtsak izanda, C7k eta C8k laguntzen dute lehen aurrekontu-zuzkiduraren mugarriak eta helburuak lortzen, hurrenez hurren, eta C31Gk eta C31Ak laguntzen dute, berriz, sorrerari eta biltegiratzeari buruzko adenda berriko beste mugarri eta helburu batzuk lortzen, hurrenez hurren.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia: espedientea" hitzen ondoren: 0011-4003-2021-000000). 0011-4003-2021-000000; 0011-40A3-2021-000000; 0011-40B3-2021-000000; 0011-40C3-2021-0000000; 0011-40D3-2021-000000; 0011-40E3-2021-000000; 0011-40F3-2021-000000; 0011-40G3-2021-000000; 0011-40H3-2021-000000; 0011-40I3-2021-000000; 0011-40J3-2021-000000; 0011-40K3-2021-000000.

Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2411199