152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

116E/2024 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 26ko 188E/2024 Foru Agindua gauzatzen baita, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpena baliogabetzen baita eta jarduketak atzera eramaten baitira, epe barnean aurkeztutako eskaeren balorazioaren unera. Aipatu 98E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi zen (Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 204E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 204E/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia, zeina honako honen kargura finantzatuko baita: 2024ko aurrekontuko "Obrak berriz martxan jartzeko plana, 0-3 urtekoen udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41810-7609-325106 partida. Dirulaguntza, gehienez, 250.000 eurokoa izanen da. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 740636.

Deialdia argitaratu zen 2024ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19koan. Oinarrietan adierazten zen eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen zela, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala, eskaerak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 20ko 00:00etan hasi eta martxoaren 20ko 23:59an amaitu zen.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi egin zen Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia (Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 204E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Ekainaren 19an, Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko zuzendariak igorritako txosten batean honako hau adierazi zuen: "eskaera batzuk egitean administrazio espedienteak behar bezala sortu dira Extr@ plataforman, baina beste eskaera batzuek ez dute espedienterik sortu, eta, hartara, ezin izan dira aintzat hartu dirulaguntza emateko kalkuluak egiterakoan".

2024ko ekainaren 21ean, Oteitzako Udalak alegazio idazki bat aurkeztu zuen Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpenaren aurka.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 26ko 188E/2024 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin zen Oteitzako Udalak Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta agindu zen jarduketak atzera eramaten baitira, epe barnean aurkeztutako eskaeren balorazioaren unera, Oteitzako Udalaren eskaera barne hartuta, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen beste ebazpen bat eman dezan eskaera guztiak baloratu ondoren (aipatu 98E/2024 Ebazpenaren bidez Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi zen).

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren txostena eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gauzatzea Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 26ko 188E/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez baiesten baita Oteitzako Udalak Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu 98E/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebatzi zen.

2 Baliogabetzea Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 98E/2024 Ebazpena, Nafarroako toki erakundeei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebazten zuena (Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak abenduaren 29an emandako 204E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

3. Jarduketak atzera eramatea, epe barnean aurkeztutako eskaeren balorazioaren unera, Oteitzako Udalaren eskaera barne hartuta, eta agintzea Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari dirulaguntzen beste ebazpen bat eman dezala eskaera guztiak baloratu ondoren.

4. Ebazpen hau interesdun diren toki erakundeei (udal eta kontzejuei) jakinaraztea, eta adieraztea ezen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. Ebazpen hau igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalera, Obren Atalera eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2410587