152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125E/2024 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Laura Millares Senosiáin andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Azterlan Fiskalen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitatea, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak eman du txosten hori.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Laura Millares Senosiáin andrea izendatzea Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko Azterlan Fiskalen Ataleko buru bitarte baterako. Izendapenak 2024ko uztailaren 4tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2 Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F2410363