1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2339/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Javier Ignacio Aznárez Sanz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, garraioen kudeaketako teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 2an emandako 2865/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako garraioen kudeaketako teknikarien hiru lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 570/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1849/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 8an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 1619/2024 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.
Txanda irekiko izangai Arantza Lacabe Bedmar andreari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrera, Administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzuak ematen ari delako.
Deialdiaren 11.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Beraz, azaldutakoarekin bat, bidezkoa da hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiak betetzea lanpostu hutsa, eta, hori oinarri harturik, 2024ko maiatzaren 28an, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, izangaien zerrendako hurrengo izangaiaren alde.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Javier Ignacio Aznárez Sanz jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, garraioen kudeaketako teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 10351 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Barne Zuzendaritza Nagusian, destinoa Cordovillan duena.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409901