152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2337/2024 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Íñigo Legarrea Galar jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, delineatzaile-ofizialaren lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 116/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 939/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 25ean emandako 292/2024 Ebazpenaren bidez egin zen haien izendapena.

Oihane Hidalgo Yerro andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrera, Administrazio honetan beste lanpostu baten titularra izateagatik.

Hainbat izendapen-proposamen osagarri egin ondoren, 2024ko maiatzaren 3an hirugarren izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen, María Begoña Severiano Lavirgen andrea bertan jasota.

María Begoña Severiano Lavirgen andreak, Miguel Ángel Huarte Huarte jaunak, Silbia Lerindegi Iriarte andreak eta Juan Manuel Muñoz Jiménez jaunak, zerrendan hurrengo dauden izangaiek, ez dute betetzen deialdiaren 2.1.c) oinarrian ezarritako baldintza; beraz, izendapen-proposamena osatu egin zen, Íñigo Legarrea Galar jauna bertan sartuta.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Íñigo Legarrea Galar jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, delineatzaile-ofizialaren lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 2526 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko abuztuaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2409900