152. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

5020/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Gabriel Sánchez Bermejo jauna El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako. Egoitza hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren mende dago.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenekin,

EBAZTEN DUT:

1. Gabriel Sánchez Bermejo jauna Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako El Vergel zahar-egoitzako Administrazio-lana eta Zerbitzuak Koordinatzeko Unitateko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko ekainaren 25etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea El Vergel zahar-egoitzako Zuzendaritzara, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara eta Langileria Atalera; Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 25ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2410360