1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
44/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ana Arnedo Villanueva andrea izendatzen baita Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Ana Arnedo Villanueva andrea izendatzea Baliabideen Kudeaketaren eta Irisgarritasuneko Unitate Arduradunaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusian dago, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan. Izendapenak 2024ko uztailaren 1etik aurrera ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2410258