1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
43/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Jesús María Pérez Barroso jauna izendatzen duena Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kide, Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkartea (ASVONA) ordezkatuz.
Bolondres lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera arautzen du.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkartea (ASVONA) ordezkatzeko, Elena Acaz Carro andrea izendatu zen.
2024ko ekainaren 19an, Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteak (ASVONA) proposamen bat igorri zuen Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan elkartearen ordezkariaren ordezkoa izendatzeko.
Hori dela eta, Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Jesús María Pérez Barroso jauna izendatzea Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kide, Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkartea (ASVONA) ordezkatzeko.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteari (ASNOVA) igortzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 26an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2410137