150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen barruko lehiaketaldiko behin betiko emaitzaren eta oposizio-lehiaketako behin betiko emaitzaren aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur hezitzaileen bost lanpostu gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur hezitzaileen bost lanpostu gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian, Maite Olleta Arrieta andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lehiaketaldiko behin betiko emaitzaren eta oposizio-lehiaketako behin betiko emaitzaren aurka. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 2863/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2410686