2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko ekainaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2024ko aurrekontuan. Kreditu-gehigarria.
Espedientea jendaurrean egonen da mankomunitateko Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Zangozan, 2024ko ekainaren 25an.–Mankomunitateko burua, Marta Tiebas Lacasa.
Iragarkiaren kodea: L2410092