2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
"Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektua onura publikokoa dela deklaratzea. Jendaurreko informazioa
Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2024ko ekainaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Onestea "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektua ("Consigna" Nafarroako Gobernuaren proiektu biltegian erregistratuta dago erreferentzia hauekin: 48507 lokalizazio zenbakia; LHBYR2OE3Y gakoa) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Jendaurrean edukitzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Mendazako Udalaren helbidera; haren egoitzan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Mendazako Udalaren ediktu tauletan.
Lizarran, 2024ko ekainaren 27an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
UDALERRIA | FINKA (lurzatiaren eta poligonoaren zenbakia) | JABEA | LUR MOTA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA (zangen azalera) (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
Mendaza | 207. lurzatia, 6. poligonoa | Mendazako Kontzejuaren herri-lurrak | Artadia | 64 | 371 |
Iragarkiaren kodea: L2410349