150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa, zenbait ordenantzatan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko ekainaren 4an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hauek:

–Ureztatzeko uraren ordenantza.

–Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen ordenantza.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak.

–Ordenantza, arautzen dituena hilerria eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira ordenantzetan egindako aldaketak, eta horiek indarra hartuko dute testu osoa Aldizkari Ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.

Zuñigan, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2410100