150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eguneko Zentroaren eta Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzuaren erregelamendua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Eguneko Zentroaren eta Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko zerbitzuaren erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek agiria azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2024ko uztailaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2410614