150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Aldaketa Udal Planean, energia berriztagarriko instalazioak arautzeko. Jendaurrean jartzea

Zabaltzako Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Zabaltzako Udal Planaren aldaketa egituratzailea, horren bidez arautzeko lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak. Aldaketa Zabaltzako Udalak sustatu du.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez).

Arraitzan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2410484