150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Eguesko AR-2ko I-3ri dagokion xehetasun-azterketan. Hasierako onespena

Bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa, aditzera ematen da Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Elkano-Ibiriku-Egues eremuko Ar-2ko 3. irlari dagokion xehetasun-azterketan, Acimuth Servicios Integrales de Consultoría Energética y Energías Renovables SLk sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2410133