150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2024ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Tuterako balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Proiektua jendaurrean dagoen bitartean, espedientea ikusgai egonen da Tuterako Udalaren katastroko administrazio-unitatean (Plaza vieja kalea 1, 3. solairua; telefono zenbakia: 948417129) eta Udalaren web-orrian (www.tudela.es), interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2410361