2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak 15. zenbakiko ordenantza fiskalean, zeinak arautzen baititu kirol instalazioak erabiltzeko tasak. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketa batzuk 15. zenbakiko ordenantzan ("Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena"). Aldaketa horiek iragarki hau argitaratzearekin batera jarriko dira indarrean, eta atzeraeraginezko efektuekin aplikatuko dira, osoko bilkurak hasiera batez onetsi zituen egunetik aurrera.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, erabakia 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, maiatzaren 14an, bai eta udal honen iragarki-taulan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.
Tuteran, 2024ko ekainaren 26an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
ONETSITAKO ALDAKETA
TARIFAK koadroan abonu berria sartzea. "Ribotas-ko igerilekuetarako abonua".
KONTZEPTUA | UDAKO ABONUA 2024 |
Banakakoa, 5 urtetik 13ra bitarte | 23,16 euro |
Banakakoa, 14 urtetik gora | 39,60 euro |
Familiako abonua, titularrarena | 71,28 euro |
Familiako abonua, ezkontidearena | 0,00 euro |
Familiako abonua (14 urtetik beherako semea/alaba) | 0,00 euro |
Familiako abonua (plusa, 14 urtetik gorako 1. semea/alaba) | 16,69 euro |
Familiako abonua (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak) | 16,69 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (14 baino gutxiago) | 43,95 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (14 urte edo gehiago) | 55,44 euro |
Heldu baten eta semearen/alabaren abonua (plusa, 2. semea/alaba eta hurrengoak) | 15,04 euro |
Iragarkiaren kodea: L2410131