150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamenduan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Azkoiengo Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamenduaren 9.3 artikuluan. Izan ere, eguneratzea eta testuingurura egokitzea beharrezkoa da, kirol zerbitzuak eta jarduerak hazi eta aldatu egin direlako.

Hortaz, aldaketaren ondorioz, honela idatzita geratuko da Azkoiengo Udalaren kirol instalazio eta zerbitzuak erabiltzeari buruzko erregelamenduaren 9.3 artikulua:

Kuotak ordaintzen ez badira, abonatuari segituan galaraziko zaio instalazioetarako sarbidea. Orobat, errekerimendu bat eginen zaio, eta hilabete izanen du hari erantzuteko. Erantzuten ez badio, baja emanen zaio, eta eskubide guztiak galduko ditu.

Aurreko paragrafoa aplikaturik abonatuari baja eman ondotik, berriz ere alta hartu nahi badu kuoten ordainketa eguneratu beharko du eta bertze behin ordaindu beharko du sarrerako diruk opurua.

Ordainagiri bat itzuliz gero, diru kopuru jakin bat ordaindu beharko da, banku eta administrazio gastuen kontzeptuan.

Eta jendaurrean jartzen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, erregelamendua behin betiko onetsitzat joko da.

Azkoienen, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2410483