150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ehorzketa eskubidearen iraungipena deklaratzea

Honen bidez, jakinarazten da Azkoiengo Udaleko alkatearen 2024ko ekainaren 18ko 2024-0572 Ebazpena, zeinaren bidez deklaratzen baita ehorzketa eskubidea iraungitzea Azkoiengo udal hilerrian.

2024ko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren bidez, eta beherago aipatzen diren lurzatien titularrei egindako errekerimenduek emaitzarik izan ez zutenez, ehorzketa eskubidearen iraungipena deklaratzeko espedientea abian jarri zen, Azkoiengo hilerria arautzen duen indarreko udal ordenantzaren 59.1 b) artikuluarekin bat: "Hilobia abandonatzeagatik", ondotik aipatzen diren lurzatietan:

POLIGONOA ETA LURZATIA

TITULARRA

3-14

Dolores Lapoya Elorz

4-41

Francisca Biurrun

5-99

Pedro Martínez Castillo

5-241

Jose Martínez Basarte

Kontuan hartuta hilobien titularrak eta/edo kausadunak ezezagunak zirela, interesdunei ediktuaren bidez jakinarazi zitzaien, hori Estatuko Aldizkari Ofizialean 2024ko maiatzaren 22an argitaratuz, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea ), eta 15 eguneko epea eman zitzaien alegazioak aurkezteko.

Gorago aipatutako espedientea abiatzean alegaziorik jaso ez denez (espedientea ehorzketa eskubidearen iraungipenari buruzkoa da),

EBAZTEN DUT:

1. Ehorzketa eskubidearen iraungipena deklaratzea, Azkoiengo hilerria arautzen den indarreko udal ordenantzaren 59.1. b) artikuluan adierazten den bezala, ondotik aipatzen diren lurzatietan, ordenantza beraren 60. artikulua betez.

2. Gorpuzkinak hezurtegi orokorrera eramatea.

3. Interesdunak ezezagunak direnez, ebazpen honen iragarkia argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2410139