2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Deialdia, laguntzak emateko 2023-2024 ikasturteako, ikasketa hauetarako: unibertsitateko ikasketak, Batxilergoa, gradua, eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 770972.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/770972).
Lehena.–Onuradunak:
Azkoiengo ikasleak, honako ikasketa hauek egiten dituztenak 2023-2024 ikasturtean: unibertsitateko ikasketak, batxilergoa, gradua eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak (ez dira onartzen masterrak, aditu ikasketak eta graduondoko ikasketak, oro har).
Bigarrena.–Xedea:
Premia duten familiei laguntza ematea, horren bidez ordaintzeko familiako kideen ikasketen gastuen zati bat.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
15.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izanen da, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean iragarkia argitaratzen denetik hasita.
Azkoienen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2410126