150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 774875.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/774875).

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izaten ahalko dira dirulaguntza emateko egoeran dauden pertsonak edo entitateak, jarraian azaltzen diren inguruabarretan badaude, eta Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10. artikuluan ezarritako debekuetakoren bat ere ez badute, dirulaguntzaren izaeragatik azken baldintza hori salbuespen ez bada behintzat, eta horixe azaltzen bada atal honetan.

Berariazko betebeharrak:

a) Pertsona juridikoak izatea, legez eratuak eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, inskribatuak egotea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneratuta edukitzea.

b) Irabazi asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jarduera memorietan berariazko helburu hau adierazita edukitzea: garapenerako nazioarteko lankidetzarekin eta herrien arteko elkartasuna sustatzearekin zerikusia duten jarduerak egitea.

d) Iruñean izatea egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra. Dena dela, dirulaguntzaren onuradun izaten ahalko dira, baldintza hori betetzen ez badute ere, beren jarduna gehienbat Iruñean eta Iruñeko herritarrekin egiten duten entitateak, hiriaren eremuan dihardutela, lankidetzako edo laguntza humanitarioko programak kudeatzeari dagokionez edo Hegoaldeko herrialdeen egoeraren inguruko elkartasuna eta sentsibilizazioa sustatzeari dagokionez. Horretarako, dokumentatu egin beharko dute azken bi urteetan Iruñean eginiko jarduerak.

e) Proiektua egin nahi den tokian bertako lankide bat izatea (kontrapartea). Lankide hori herri administrazioa edo GGKEa izan daiteke; aski izanen da izatea GGKE eskatzaileak berak delako herrialdean daukan ordezkaritza.

f) Helburu sozialak betetzeko adinako egitura edukitzea eta proposaturiko helburuak erdiesteko behar diren eskarmentua eta gaitasun operatiboa frogatzea.

g) Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programaren deialdi honetan zein beste batzuetan dirulaguntzarik jaso badituzte lehenago, egunean egon beharko dute dirulaguntzak emateko ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez. Bestela, espresuki geldituko dira deialditik kanpo.

h) Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuak izatea.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira honako hauek:

–Enpresak edo irabazi-asmoa duten beste entitate batzuk.

–Azken 24 hilabeteetan Iruñean jardunik izan ez duten GGKEak (deialdi honetan dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hortaz, GGKEak deialdi honetatik kanpo geratuko dira, baldin eta jarduera esanguratsurik egin ez badute Iruñean sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren arloan aipatutako epe horretan. Honako hauek, esaterako, ez dira inola ere joko jarduera esanguratsutzat: GGKEak artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea noizean behin edozein hedabidetan edo erakunde eskatzaileak antolatzen dituen barne-jarduerak (prestakuntzarako eta zabalpenerako jarduerak eta abar).

Dirulaguntzaren izaera berezia kontuan harturik, pertsona edo entitate onuradunek ez dute frogatu beharko Dirulaguntzen ordenantza orokorraren 10.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztela.

Bigarrena.–Xedea.

Hegoaldeko komunitate eta udalerrien giza garapen jasangarrian laguntzea, proiektuak gauzatuz, biztanleen autogestioa eta autosufizientzia sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdia, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko 2024an norgehiagokako araubidean. https://www.pamplona.es/eu.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

923.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Eskabideak aurkezteko modua.

Entitate bakoitzak eskabide bat aurkezten ahalko du, bide telematikoz aurkeztu beharrekoa, "Pertsona juridikoentzako dirulaguntzen eskabide elektronikoa" deritzon izapidearen bidez, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es/eu).

Zazpigarrena.–Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak egiteko epea.

Proiektua gauzatzen hasten den egunetik, justifikazio epea bukatzen den arte (epe hori ezarrita dago deialdi honen P) apartatuko 2. zenbakian.

Zortzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epea.

Justifikazioa aurkezteko epea, oro har, 3 hilabetekoa izanen da, proiektua amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Dena den, beranduenez, honako egun hauetan aurkeztu beharko da:

a) 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da justifikazio txosten bat (azken justifikazioarena edo justifikazio partzialarena, proiektuaren gauzatze mailaren arabera). Partziala bada, dirulaguntzaren %50, gutxienez, justifikatu beharko da.

b) 2027ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da 24 hilabeteko iraupena duten proiektuen justifikazioa.

Kontuan hartuta finantzatuko diren proiektuak garatzeko ingurune sozial eta geografikoak, klausula honetan adierazitako justifikazio epeak egoki betetzerik ez badago, frogatutako arrazoiak direla-eta, epea luzatzeko eskatzen ahalko da, betiere hirugarren batzuei kalterik eragiten ez bazaie. Horretarako, txostena aurkezteko epea bukatu baino lehenago, idatziz adieraziko zaizkio horretarako dauden arrazoiak Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Udal Programari, eta horren baiezkoa beharko da.

Bederatzigarrena.–Ordaintzeko modua.

Ordainketa aurreratu bakarra eginen da, eman den dirulaguntzaren zenbatekoaren %100ekoa.

Iruñean, 2024ko uztailaren 15ean.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendáriz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2410893