2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialeko A.11 lurzatian. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 1ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 01-JUL-24 (6/UV).
"Ikusi da Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A11 lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Artrum Arquitectura SLPk izapiderako aurkeztutakoa Proyectos y Obras San Julián SLren ordezkari gisa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2024ko ekainaren 14an emandako txostenarekin, bai eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko ekainaren 20an emandako txostenarekin ere, honako hau
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A11 lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Proyectos y Obras San Julián SLk sustatua. Haren xedea da Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialean fatxadaren konposizioari buruz ezarritako baldintza batzuk malgutzea eta aldatzea, batetik, hego-ekialdeko fatxadaren erremateko babesaren materiala eta, bestetik, beheko solairuko ataripeko baoen kopurua eta dimentsioa.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udaleko iragarki-taulan paratzea.
3. Sustatzaileari ohartaraztea agiria behin betiko onesteko aurkeztu beharko duela testu zehatz bat, azaltzen duena nola geratzen diren idatziak 33. eta 58. artikuluak A.11 unitateari dagokionez.
4. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Proyectos y Obras San Julián SLri".
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2410556