2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Egile berrientzako euskarazko XXXIV. literatura lehiaketa. Laburpena 2024
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 771204.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/771204).
Sarien deialdi honen xedea da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta bultzatzea, egile berrien eskutik. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatzi behar dira lanak, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute.
Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2410348