2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Hirugarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 03/2024 espedientea, Noain Elortzibarko Udalaren 2024ko plantilla organikoa aldatzekoa.
Erabakiaren iragarkia 2024ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 25ean.–Jarduneko alkate udalburua, Francisco Javier Erro Lacunza.
03/2024 ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN
Lanpostuen zerrenda
ZENBAKIA | LANPOSTUA | IZAERA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK |
A | B | C | D | E | F | G | H | EGOERA |
IDAZKARITZA, ZERBITZU OROKORRAK, HIRIGINTZA, INGURUMENA, OBRAK ETA ZERBITZUAK |
2.14 | Administrari-ofiziala | F | C | OL | 15 | 28,52 | | | | | | | H |
2.16 | Administrari-ofiziala | F | C | OL | 15 | 15,00 | | | | | | | H |
2.38 | Euskara teknikaria | LK | B | OL | | | | | | | | | H |
LABURDUREN KOADROA: –Izaera: F: funtzionarioa. LK: lan-kontratuduna. –Sarbidea: OL: oposizio-lehiaketa. –Egoera: H: hutsik. | –Osagarriak: A: mailako osagarria. B: lanpostuko osagarria. C: bateraezintasuneko osagarria. D: berariazko osagarria. E: arrisku bereziko osagarria. F: lanaldi zatituko osagarria. G: erantzukizuneko osagarria. H: dedikazioko osagarria. |
Iragarkiaren kodea: L2410067