150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, 2024-2025 ikasturterako, Musika Eskolako tasen ordenantzan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Murchanteko Musika Eskolako tasak ordainarazteko ordenantzan, 2024-2025 ikasturterako.

Hogeita hamar egunean egonen da jendaurrean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Toki Administrazioa du hizpide). Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta aurkez ditzakete egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Murchanten, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2410497