150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 230. lurzatian (UC-16). Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 6. poligonoko 230. lurzatiaren (UC-16) xehetasun-azterketa, Promociones Bazuola SLk sustatua.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410521