2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 8. eta 79. lurzatietan. Jendaurrean jartzea
Alkatetzaren ekainaren 26ko 260 Ebazpenaren bidez (140803K espedientea), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 78. eta 79. katastro-lurzatietan (La Carrera kalea, 28). Fortunato Morras Calvok sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Los Arcosen, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2410150