150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Herri-lurzatien desafektazioa (12. poligonoko 329., 1078. eta 1079. lurzatiak), ondoren trukea egiteko. Jendaurrean jartzea

Lekunberriko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 5.862,02 m² desafektatzea, 12. poligonoko 329., 1078. eta 1079. herri-lurzatienak. Xedea da horiek trukatzea 12. poligonoko 22. lurzatiari dagozkien 5.861,92 m² rekin, Javier eta Rafael Saralegui Echarriren jabetzakoak baitira.

Espedientea, zeina interesdunen eskura baitago udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko tramiteak beteta, administrazio-espediente osoa Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Lekunberrin, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2410534