2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2024. urteko 11. aurrekontu aldaketa. Hasierako onespena
Leitzako Udalak, 2024ko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 11. aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Leitzan, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2410537