150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 97/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako estatu mailako lekualdatze lehiaketetarako deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungi beharrekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta katedradun eta lanpostu parekatuak.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ondotik aipatzen direnek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 17ko 97/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez destinoen behin betiko esleipena onetsi zen eta parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak argitaratu ziren kidego hauetako irakasle funtzionarioentzako estatu mailako lekualdatze lehiaketetarako deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungi beharrekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, eta katedradunak eta lanpostu parekatuak.

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

  • Musika (G):

DIEGO JIMÉNEZ JIMÉNEZ

  • Gaztelania eta Literatura (E):

LEIRE ZABALTZA ALEMÁN

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak bidaltzeko, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroetan aurkeztu beharreko eskaera baten bidez. Eskaera hori Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta bertan helbide elektroniko bat adierazi beharko da, errekurtsoak hara bidaltzeko.

Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2410559