150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Igantziko Udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 2an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen Ebazpena onetsi du:

"98/2024 ebazpena, uztailaren 2koa, igantziko udaleko alkatearena, alkatearen eskurantzak alkateordea den Edurne Huitzi Eratsunengan eskuordetzen dituena.

Ikusirik ni, Juankar Unanua Navarro, Igantziko alkatea, 2024ko abuztuaren 15etik 22ra, biak barne, herritik kanpo egonen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa:

"3. Alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)."

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 47. eta harekin bat datozen artikuluetan xedaturikoa.

EBATZI DUT:

1) Alkate gisa ditudan eskurantza guztiak alkateordea den Edurne Huitzi Eratsunen esku uztea, 2024ko abuztuaren 15etik 22ra, biak barne.

2) Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Igantziko herriko etxeko iragarki-taulan argitaratzea; hori guztia, 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedaturikoa betez.

3) Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartaraziz, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedaturikoaren arabera, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

4) Ebazpen hau Igantziko Udaleko Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkuran, aipaturiko Errege Dekretuaren 44.4. artikuluan xedaturikoarekin bat eginez."

Igantzin, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2410548