150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

2024rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Garraldako Udalak, 2024ko apirilaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Hasiera batez onetsitako tarifak, prezio publikoak eta zerga-tasak, arauzko izapideak bete ondoren, 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean.

Garraldan, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Begoña Munárriz Guezala.

ZERGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK 2024RAKO

Zerga-tasak

–Lurraren kontribuzioa: 0,25 katastroko balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Tasak edo prezio publikoak

–A4-ko fotokopiak: 0,05. A3-koak: 0,10.

–Ziurtagiriak; biztanleen errolda, katastroa, EJZ, ondasunak eta abar: 1,50 euro.

–Erroldatze agiria: 1 euro.

–Katastroan lokalizatzea, eta lurzati-zedula inprimatzea: 1,50 euro.

–Jatorrizko agiriak konpultsatzea: 2 euro.

Iragarkiaren kodea: L2410098