2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1/2024 eta 2/2024 aldaketak Udalaren aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Garraldan, 2024ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Begoña Munárriz Guezala.
Iragarkiaren kodea: L2410096