2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Kontribuzio bereziak, Sardilla industrialdea urbanizatzeko obretarako (IV. fasea). Jendaurrean jartzea
Funesko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko eta arautzeko espediente bat, Sardilla industrialdea urbanizatzeko (IV. fasea). Kontribuzio horiek barne hartzen dituzte industrialde horretako ur beltzen eta euri-uren sarea gauzatzeko obrak.
Aipatutako erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira udaleko Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun izan daitezkeenek egin ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak eta aukera izan dezaten zergadunen administrazio elkarte bat eratzeko, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Funesen, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2410498