2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Funesko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa aldatzea.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Funesen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2410426