2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Fontellasko Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa. Erabakia argitaratu zen 2024ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoaren aldaketa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Fontellasen, 2024ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.
PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA
18. lanpostua (albientea) amortizatzea, 2024/08/01eko datarekin, lanpostuaren titularrak erretiroa hartu duelako.
Zerbitzu anitzetako enplegatuaren 18. lanpostua sortzea, C mailakoa, lanpostuko osagarria %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: L2410453