150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, dirulaguntzak emateko kultur jarduerak eta euskararen erabilera sustatzekoak egin daitezen 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 771029.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/771029).

Xedea.

Deialdi honen xedea da Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1. Kultur jarduerak.

Dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek aurrera eramaten dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua.

• 8.500 euro, kultur jarduerak egiteko; eta

• 2.000 euro, euskarazko jarduerak egiteko.

Laguntzak eskatzeko epea.

2024ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era, biak barne, Lizarrako Udaleko Erregistroan.

Onuradunak.

Deialdiaren xedean zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatutakoak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Deialdiaren oinarrietan zehazten direnak. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2410145