150. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 339. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko uztailaren 2ko 51/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat Ergoieneko 10. poligonoko 339. lurzatian, Mercedes Andrade Garcia eta Angel Morato Sanfélixek sustatua eta Xabier Urroz Zabalza arkitektoak idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ergoienean, 2024ko uztailaren 2an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2410539