2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hirigintza Arauen 48. artikulua aldatzea. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2024ko ekainaren 24ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Aldaketa puntual egituratzailea Doneztebeko Udal Planean, Hirigintza Arauen 48. artikulua aldatzean datzana. Ezkurra Sarratea Hermanos SL izan da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Donezteben, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2410414